
Zure ekarpen ekonomikoak, eraikin-egoitza bat egiten lagun dezake, neskato soldadu ohientzat, eta baita erabilera anitzeko zentro bat ere neska-mutikoek baterako jardueretan erabili dezaketena. Era honetan, zentroak gaztetxo gehiagori eman ahal izango dizkie bere zerbitzuak. Adibidez…
...15 €rekin porlan zaku bat edo adreilu kaxa bat eskura dezakete. … 40 €rekin eraikuntzako langile bat kontratatu ahal izango dute etxea egiteko. |
Zure keinutxo honek, soldadu izandako neska-mutiko askoren etorkizuna berreskuratzen lagun lezake.
Era askotan eman dezakezu zure laguntza ekonomikoa!
Partikularra baldin bazara, zera egin dezakezu:
Enpresa edo erakundea baldin bazara, zera egin dezakezu:
Eskerrik asko!
Traktore batean zihoan Batticaloako errepide batean zehar, bide-bazterrean guardia egiten ari ziren gizon batzuei ura eskatu zienean. “Orduan Tamil Herriko Askatasuneko Tigreek (LTTE) berekin eraman zuten”, dio Najarath bere amonak. Sisilanen familiak bi egun geroago aurkitu zuen mutikoa, oihaneko kanpamendu batean, eta etxera ekartzea erabaki zuten. Bere osaba haren bila joan zenean, tiroz eraso zioten gerrillariek.
“Familiari laguntzeko lan bila kalean zebilela auto batean sartu zuten. Ordutik ez dugu berriro ikusi. Nire ama haren bila joan da, baina armadaren oihaneko base batera eraman dute”, dio Nithakaram, 12 urteko haren anaia gazteak
Ahilak, 12 urte zituela hartu zuen lehen arma eskuetan, 14rekin lehen operazioetan hartu zuen parte, “itsu-itsuan hiltzen duzuneko borrokaldiak” eta 16rekin jaso zuen lehen bala-zauria, bekokian. Bizirik irten zuen. Neskato soldaduak, izu-ikara ematen diola dio, harrera-etxeko babesa utzi eta berriro errekrutatzeak.
::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::
ALBOANek koalizio honetan parte hartzen du
Aita Lojendio, 2 - 2º.
48008 – Bilbao
Telefonoa: 944 151 135
E-mail: alboanbi@alboan.org