FE Y ALEGRÍA HONDURAS

Fe y Alegría Hezkuntza Integral Herrikoi eta Gizarte Sustapenerako mugimendua da, beren jarduna gizarte pobretu eta baztertuetara bideratzen duena, hauen garapen pertsonala eta gizarteko partaidetza indartzeko.

Jose Maria Velaz jesuitak Venezuelan sortu zuen duela 54 urte, Latinoamerikako 18 herrialdetan zabaldua dago gaur egun, eta 1.400.000 neska-mutil ditu bere ikastetxeetan.

Hondurasen 2000 urtean sortu zen, “gutxien dutenei hezkuntzarik onena eskaintzeko” asmoz eta, era horretan, gizarte zuzenagoa eta solidarioagoa eratzen laguntzeko. Bere jarduna 3 eremutara zabaltzen da:

  • Eskolaurreko hezkuntza: 1.600 neska-mutil hartzen ditu 28 eskolaurreko ikastetxetan. Prestakuntza hau funtsezkotzat hartzen da hurrengo hezkuntza etapetan ikasleek eskolari ihes egitea eragozteko.

  • Pertsona helduentzako hezkuntza: 2.500 pertsonatik gora dira, hezkuntza tradizionaletik kanpo gelditu diren gazte eta helduak. Prestakuntza hau, batez ere, urruneko hezkuntza moldean, irratiz emandako eskolen bidez jasotzen dute.

  • Hezkuntza teknikoa: Ia 700 gazteri ematen zaie, 3 lanbide-eskolatan. Gehienak 15-20 urte-arteko gazteak dira, hezkuntza-sistema formaletik kanpo gelditu direnak eta desegituratutako familietatik datozenak. Lanbideak ikasten dituzte, hala nola, arotzeria, mekanika, automobilgintza, elektrizitatea, estilista, jantzigintza, jostun, etab.


photo photo photo photo