Era askotan eman dezakezu zure laguntza ekonomikoa!
|
Partikularra baldin bazara, zera egin dezakezu: Enpresa edo erakundea baldin bazara, zera egin dezakezu: |
ALBOANek Euskadi eta Nafarroako jesuiten GKEak, Fe y Alegríarekin lankidetzan tradizio luzea baitu, onartu egin du Hondurasko Fe y Alegría diruz laguntzeko eskaria, ezohiko zailtasun une hauetan.
ALBOANek, erantzun gisa, “Hezkuntza Alarma” izeneko diru-biltzeko kanpaina jarri du martxan, lanbide-heziketako ikastetxeek funtzionatzen jarrai dezaten eta Hondurasko gizarteko sektore pobretuenetako ehunka gazterentzat urtebete galtzeak ekar litzakeen kalteak eragozteko.
Zure ekarpen ekonomikoak neska-mutil askoren etorkizuna eraikitzen eta Fe y Alegríak pobreenei hezkuntzarik onena eskaintzen jarrai dezan lagunduko du. Esate baterako...

30 €rekin, neska edo mutil baten material didaktikoa eskuratuko da, arotzeria eta automobilgintza eskolak jarraitu ahal izateko.
150 €rekin, josteko makina bat erosiko dute jantzigintza ikastaroetarako.
300 €rekin, mekanika edo estetikako irakasle baten soldata ordainduko dute.
2.500 €rekin, tailer bat behar duen makineriaz hornituko dute, mekanikan tornu-ikasketak emateko.
Eskerrik asko!
ALBOANek, Euskadi eta Nafarroako jesuiten GKEak, Fe y Alegríarekin lankidetzan tradizio luzea du.
“Demokrazia faltsifikazio hutsa da herriaren hezkuntza integralik gabe, zenbait demagogo jabetzen baitira horretaz, masen ezjakintasuna delarik beren benetako feudoa.”
Jose Maria Velaz sj
Fe y Alegríaren sortzailea
