Hezkuntzan alarma

Ekainaren 28ko Estatu-kolpearen ondoren, Hondurasek oso egoera asaldatua bizi du, herrialdeko erakundeen normaltasuna astindu du eta bertako krisi ekonomikoa areagotu.

Ondorioz, oso eragin larriak jasan ditu hezkuntza sektoreak, izan ere, aginteko gobernuak eskolak bertan behera uzteko dekretua eman baitu, ikasturte amaiera aurreratu du eta laguntza ekonomikoa kendu die ikastetxe guztiei.

Fe y Alegría alerta gorrian

photo photo photo photo

Aginteko gobernuak bultzatu dituen diru mozketak eragina izan dute, batez ere, hezkuntza teknikoko ikastetxeetan. Azkenean, eskolak ematea utziko balitz, oraindik zabalik dagoen posibilitatea, ikasleek, ikasturtea errepikatu beharko lukete, horrek, ondorioz, beste urtebeteko gastuak ditu, elikaduran, material didaktikoetan, garraioan eta jantzietan. Familia askoren egoera ekonomiko larria dela-eta, arrisku handia dago ikasketak bertan behera uzteko.

Hondurasko Fe y Alegríak, ikastetxe teknikoen sarearen funtzionamendurako etortzen diren laguntzen %45a diru publikoetatik jasotzen du. Laguntza publikoak bat-batean eteteak eragin du Hondurasko Fe y Alegríak 200.000 € inguru ez jasotzea, eta horrela, ezin dira ordaindu, irakasleen soldatak, argindarraren fakturak, eskolako materialak, etab.

FE Y ALEGRÍAren erantzuna

Erronka horren aurrean, Fe y Alegríak, muzin egiteko erabakia hartu du, eskolak bertan behera uzteko gobernuaren aginduari, erabaki horrek ikasleei eragingo lizkiekeen kalte larriak aintzat hartuz. Fe y Alegríak, bere adiskide dituen erakunde guztiei dei egin die, bere hezkuntza apustuarekin aurrera egin ahal izateko, ikasturte hau ordaintzeko behar dituen diruak biltzen lagun diezaioten.

ALBOAN eta FE Y ALEGRÍA

ALBOANek Euskadi eta Nafarroako jesuiten GKEak, Fe y Alegríarekin lankidetzan tradizio luzea baitu, onartu egin du Hondurasko Fe y Alegría diruz laguntzeko eskaria, ezohiko zailtasun une hauetan.

ALBOANek, erantzun gisa, “Hezkuntza Alarma” izeneko diru-biltzeko kanpaina jarri du martxan, lanbide-heziketako ikastetxeek funtzionatzen jarrai dezaten eta Hondurasko gizarteko sektore pobretuenetako ehunka gazterentzat urtebete galtzeak ekar litzakeen kalteak eragozteko.