Lagundu
Enpresa bazara
ENPRESA BAZARA
Erakunde edo enpresa gisa gurekin lankidetzan jardun nahi baduzu, horretarako zenbait era aurkezten dizkizugu:
- Gure jarduerak ekonomikoki laguntzea.
- Enpresa-proiektua nazioarteko lankidetzan inplikatzea enpresaren ardura sozialaren esparruan.
- Gure laguntzarekin langileen, hornitzaileen edo bezeroen artean ekintza solidarioak sustatzea.
Hona hemen dagoeneko gurekin lankidetzan ari diren zenbait erakunde:
| Bezeroekin egiteko ekintza. Helburuak: Ingurumen-sentsibilizazioa eta funtsak lortzea. “Eman zure mugikorra” kanpaina. Euskaltelen saltokietan, mugikor zaharrak jasotzen dira, birziklatzeko edo bigarren eskuko merkatuan berriro zirkulazioan jartzeko. Ekintza horrekin bildutako dirua nazioarteko lankidetza-proiektuak finantzatzeko erabiltzen da. |
| Bezeroekin egiteko ekintza. Helburuak: Garapenaren arazoen gaineko sentsibilizazioa eta funtsak lortzea. Gabonetako posta-txartelen kanpaina, nagusiki Garcinuñoren bezeroei zuzendua. Postalen salmentako dirua ALBOANen ekintzetara bideratzen da. |
| Bezeroekin eta langileekin egiteko ekintza. Helburuak: Funtsak lortzea. Mozkinen zati bat Hegoaldeko herrietako kafe-ekoizpenarekin lotutako lankidetza-proiektuetara bideratzen da, eta proiektua langileei aurkezten zaie. |
| Bezeroekin egiteko ekintza. Helburuak: sentsibilizazioa. Urte guztian zehar iragarkiak jartzeko tokiak doan. |
| Bezeroekin egiteko ekintza. Helburuak: Nazioarteko lankidetzako proiektu batekin sentsibilizatzea Gabonetako opariaren aurrekontua nazioarteko lankidetza-proiektu batera bideratzen da, eta bezero guztiei jakinarazten zaie. |














