Kanpainak
KANPAINA PUENTE BELICE
KANPAINA PUENTE BELICE
Zubiaren azpian, heziketa eta enplegu duinak
Aukera bat, Puente Beliceko neska gazte eta nerabeentzat.
Puente Belice, Guatemala Hiriburuan dagoen auzo bat da. Puente Belicearen azpian 700 familia inguru bizi dira, 5.000 pertsona inguru guztira. Populazio txikia izan arren Puente Beliceko baldintzak oso gogorrak dira:
- Langabezia edo lanbide ezegonkorrak.
- Indarkeria, familiaren barruan.
- Diru-sarrera eskasak.
- Baldintza txarretako etxebizitzak, erortzeko arrisku etengabean lurrikara edo eurite handiengatik.
- Gazteriari arreta falta.
- “Maras” taldeen (gazte gaizkileen bandak) ugalketa.
- Gehiegikeria sexualak neska kozkorrei eta nerabeei.
- Droga kontsumoa eta arma trafikoa.
- Alkoholismoa helduen artean.
120 erailketa eta ezin konta hala zauritu izan dira azken lau urteetan.
PUENTE BELICEKO GAZTEAK
Bazterketa testuinguru honetan, Puente Beliceko gazteriak, etorkizunerako duen itxaropen urritasunaren aurrean, aurre egin beharreko zailtasun eta gogortasun bereziko egoera nabarmendu behar da:

- Eskolagabetasuna.
- Lanbide ezegonkorrak (ezkutuk Auto-estimu baxua. Beren buruetan eta etorkizuneko aukeretan konfiantza gutxi duten gazteak. Ez dute ikusmugarik begi-bistan. Eraman duten bizitzak etorkizunaren eta porrotaren beldur utzi ditu.
- Nortasun eta familia-sustrai falta. Ordu asko igarotzen dute kalean. Beren inguruan ez dute erreferentzia egokiko pertsonarik eta “maras” taldeen (gazte gaizkileen bandak) harrapakin eroso bihurtzen dira, taldekide izatearen zentzua ematen diete-eta.
- Sexu indarkeria. Bataz besteko bortxaketa kopuru handia, emakume gazteei batez ere (%60koa izan daitekeela uste da).
- Lapurtutako haurtzaroak. Etxean, haurtzarotik, erantzukizun handiegiak dituzten gazteak, ikasten eta pertsona gisa prestatzen eragotziz.
PROIEKTUA
Proiektuak, Puente Beliceko gazteriaren eta beren familien bizi-baldintzak hobetzea du helburu, emakumeenak bereziki, nerabeen eta gazteen bizitzari eragiten dioten pobreziaren eta indarkeria-kulturaren zirkulua hautsiz, elkarren artean osagarriak diren hiru lan-lerroren bidez:
Heziketa Formala: “Puente Beliceko Ikastetxeak” lehen hezkuntza, oinarrizko heziketa (bigarren hezkuntza) eta batxilerrak ematen ditu, Fe y Alegría eta Irrati Heziketako Guatemalako Institutuaren laguntzaz. Horrez gain, orientabidea ematen zaie, unibertsitate ikasketak ala lanbide heziketakoak jarraitu erabakitzeko, proiektuak ikasleen partehartzea aurreikusten du, ikastetxearen kudeaketan eta proiektuan bertan, heziketarako bitarteko gisa. Era honetan, etorkizunari aurre egiteko gai senti daitezen nahi da, horretarako baliabideak izanez eta identitate eta taldeko kide sentimendua eraginez, “maras” taldeei aurre hartzeko bide gisa jokatzen du honek.
Hazkunde Pertsonala: Auto-estimua eta duintasuna, taldeko izatea eta identitatea, solidaritatea, bake-kultura eta etorkizunaren ikuspegia, beren buruan, beren aukeretan eta besteenganako errespetuan konfiantza berreskuratzen lagun diezaien, honako hauen bidez:
- Lagun egite psikologikoa eta auto-estimuaren tratamendua.
- Sexu-heziketa.
- Balioen eskola.
- Gatazkak bake-bidez konpontzeko prestakuntza.
Lan-munduan sartzea: Enpresekin hitzarmenak zehaztea bilatzen da, gazteek egun erdiz lan egin eta familiei baliabideak eman diezazkien, gainerako denbora prestatzen eta ikasten igarotzeko. Lanbidea bera heziketa-bide bilakatzen da, duintasun eta ziurtasun egoeran bizi denean, eta beren arazo ekonomikoak eta beren familienak konpontzen laguntzen dienean.
Guatemala Hiribururaino zubi ekonomiko bat eraikiz, lankide izateko gonbita egiten dizugu.Puente Beliceko neska-mutilak jarri dira martxan beren bizitza eta beren familiena hobetzen saiatzeko. Beren ahaleginak, orain, gure laguntza osoa behar du. Adibidez:... 5 € emanez, neska edo mutil batek egun bateko irteera kulturala goza dezake bere ingurune gatazkatsutik urrun.
ALBOANen mundu gizatiarrago eta bidezkoago baten alde lan egiten duten pertsonen eta erakundeen aldeko apustua egiten dugu. Puente Beliceko gazteria eta honen antzeko beste proiektuen alde. Horregatik animatu nahi zaitugu bertan lankide izatera:
|






