Herri arteko elkartasunaren alde lan egiten duen
Jesuiten GKE

Zerbitzuak

Harpidetzak

Pagina web sobre sistematización
Pagina web de kidenda
Inicio: ALBOAN > GIZA HONDAMENDIA HAITIN

ALBOAN

GIZA HONDAMENDIA HAITIN

Disminuye letraAumenta letra

GIZA HONDAMENDIA HAITIN 

ALBOAN herrialde honetan diharduten Jesusen Lagundiaren obrekin lankidetzan


Errefuxiatu eta Migratzaileen Jesuita Zerbitzua antolatuta dago Dominikar Errepublikan elikagaiak eta sendagaiak biltzeko eta migratu beharrean aurkitzen diren taldeak hartzeko.
l

Lagundu
l

Zuzeneko dohaintza Kreditu Txartelaren bidez egin nahi baduzu  
Zure kontu-zenbaki batera transferentzia egiteko. Transferentzia egiterakoan adierazi  “HAITI - LURRIKARA”
  • Banco Bilbao Vizcaya Argentaria: 0182 1290 35 0010853001
  • Euskadiko Kutxa-Caja Laboral: 3035 0083 27 0830064469
  • Bilbao Bizkaia Kutxa: 2095 0100 00 9101227989
  • Bankoa Crédit Agricole: 0138 0006 47 0010472270
  • Caja de Ahorros de Navarra: 2054 0000 41 9120345006
Atzerritik ekarpenak egiteko kontu-zenbakia
  • BBVA: BIC: BBVAESMM IBAN: ES5201821290350010853001

Lurrikara ikaragarri batek, 7,3 neurrikoa izan zen Richter eskalan, lehengo asteartean, hilak 12, Haiti, Ameriketako herrialderik pobreena astindu zuen. Puerto Principe hiriburua hondamendi ikaragarria da. Lehen datuen arabera, dozenaka mila lagunetik gora hil dira eta milioika izan dira kaltetuak. Bide azpiegituretan gertatu diren kalte larriek oztopatzen dute laguntzak behar diren lekura iristea eta herritarrak beraiek ari dira desagertuen bila beren eskuz, etsi-etsian, eskola, ospitale, eraikuntza eta auzo pobreen azpian, oso-osorik lurrera erorita baitaude. Berriz ere, hondamendi natural batek agerian utzi du milioika pertsona pobrezian eta babesik gabe edukitzearen bidegabekeria.

ALBOANek ez du zuzenean lan egiten Haitin, baina badugu lotura eta hurbiltasuna han lanean diharduten, Jesusen Lagundiaren Obrekin: Fe y Alegría-Haití eta Errefuxiatuen Jesuita-zerbitzua (Latinoamerika eta Karibe) edo baita zuzenean han lanean ari diren gure inguruko Obrekin ere (Lanbi GKEa Portugalete)

ALBOANek bat egiten du, orain ere, gehien sufritzen ari direnekin, eta horregatik bideratuko ditugu guregana datozen ekarpen ekonomikoak, Haitiko hainbat eta hainbat pertsonarekin loturak dituzten Lagundiaren Obra hauei laguntzeko.

Adi-adi jarraituko diogu hondamendi honen errealitateari. Eskerrik asko.  

Ikus-entzunezko erreportajeak

TVEko Informe Semanalek, Haitin bizi den dramari eskainitako programan>

Kawas François-ek, Haitin Jesusen Lagundiaren Eskualdeko Nagusi denak, idazten du lur jota:

"Berriz ere drama bat izan du Haitik. Mundu guztia dago shock egoera batean. Komunikabideak etenda daude (errepideak, telefonoak, etab.). Benetako zailtasunak izaten ari gara geure auzotarrei laguntza emateko ere. Gaua gurekin igaro dute gure lorategian. Ikusi duguna ezin da kontatu. Hildakoak nonahi daude, eta etxeak suntsituta hiriburuko edozein lekutan. Nazioarteko prentsaren eta tokiko beste hedabide batzuen (gutxienak) bidez ari gara informazioak jasotzen. Etxeak eta hormak ikusi ditut erortzen neure begien aurrean. Nazioarteko komunitatea mobilizazio bat prestatzen ari da. Oraingoz, hildakoak kalean daude eta hondakinen azpian. Erreskate-taldeak ez dira iritsi oraindik eta bertako agintariek ezin diote aurre egin arazoari... ".

 

Artikuluak

Haiti: “Cansancio en la mirada”: Jose Ignazio Egizabal, ALBOANen zuzendariaren artikulua.

Mario Serrano sj, Dominikar Errepublikako Centro Bonó-ren Zuzendariaren gutuna: Haitiko egoeraz mintzo zaigu, herrialde horretara egin zuen lehen bidaiaren ondoren eta Haitiko Fe y Alegrían lan egiten zuten jesuitek eta laikoek bizi zuten egoeraz.

Testigantzak

 

Jarrai itzazu Haititik iristen zaizkigun testigantzak

Laurita Agathe Ahizparen emaila, Arregy-tik (Haiti)

Miguel, aquí a esta hora nos toca salir corriendo de la casa, todo se mueve y eso desde de ayer a las 4h55. La mayoria de las casas en Jacmel se cayeron, los colegios Saint Louis y la Trinite. En la Trinite hay estudiantes y profesores bajo el derrumbo, dicen que todos estan muertos pero no sabemos quien... (sigue leyendo)

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons. | ©2006-2007 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135