Herri arteko elkartasunaren alde lan egiten duen
Jesuiten GKE

Zerbitzuak

Harpidetzak

Pagina web sobre sistematización
Pagina web de kidenda
Inicio: ALBOAN > Larrialdi humanitarioa Kongoko E. D.an

ALBOAN

Larrialdi humanitarioa Kongoko E. D.an

Disminuye letraAumenta letra

Larrialdi humanitarioa Kongoko E. D.an

220.000 pertsona etxetik ihes egin behar izan dute.

Azken abuztuaz geroztik Kongoko Kivu-Iparraldean eta Kivu-Hegoaldean, Ruanda eta Burundiren mugako probintzietako 220.000 pertsona, larrialdi egoeran aurkitzen dira, beren etxeetatik ihes egin ondoren, urik, janaririk, botikarik eta babesik gabe. Hilketa, bortxaketa, harrapaketa eta erasoaldiek hainbat jenderen ihesa eragin dute, eta minutuz minutu larriagotzen doa herritar zibilen krisi humanitario hau. Une honetan, premia larriz behar dute gure laguntasun guztia.

Hainbat eratan lagundu diezagukezu: 
 

KONTU ZENBAKIAK, dohaintzak bankuko transferentzia bidez egiteko:

Pertsona | Erakundea


Dohaintza zuzenak kreditu-txartel bidez eginak:

Pertsona | Erakundea

Ekarpen guztiak dira kengarriak zerga aitorpenean (informazio gehiago).

Gatazkak gora egitearen arrazoiak

Kongoko gatazka larrialdi humanitario handiena bilakatu da bigarren mundu-gerraz geroztik. 1998 eta 2003 urte bitartean, Kongoko gerrak 5 milioi hildakotik gora eragin zituen, adin txikikoak eta zibilak gehienak, milioi eta erditik gora izan ziren lekualdatuak. Duela bi urte hauteskunde aske, demokratiko eta gardenak egin eta su-eten iraunkorra lortu bazen ere, denbora tarte horretan 800.000 pertsonatik gora lekualdatuak izan direla uste da, eta Giza Eskubideak sistematikoki bortxatzen jarraitzen da.

Azken hilabeteetako gatazka armatua, Laurent Nkunda jeneralaren agindupean altxatutako Herriaren Defentsarako Kongresu Nazionaleko (CNDP) matxinoen eta Joseph Kabila presidentearen Kongoko Errepublika Demokratikoko Armada Erregularraren artean sortutako norgehiagokagatik izan da. Kongoko tutsien eskubideak defendatzen dituela dioen CNDP talde armatuak, presidentearekin negoziatu nahi du, izan ere urte hasierako bake akordioetan haien interesak ez omen ziren-eta aintzat hartuak izan.

Salaketa guztiek, Europako (Erresuma Batua, Belgika eta Holanda)  eta Ameriketako Estatu Batuetako multinazionalen interes ekonomikoekin lotuta daudela diote norgehiagoka hauek, Kongoko E.D.ko lurralde honetan dauden mineral erreserben (koltana, urrea, diamantea, kobrea, kobaltoa, uranioa, eztainua...) kontrola izateagatik. Aparailu teknologikoak ekoizteko, hala nola, telefono mugikorrak, ordenagailuak, sateliteak, etab. ezinbestekoak diren mineral hauek, Ruandan zehar ateratzen dituzte Kongoko herrialdetik. 

Zenbait iturritatik esaten denez, Nkunda eta bere indarrak, Ruandako gobernuak babesturik egongo lirateke, oraingo egoera mantentzearen aldeko baita. Bestaldetik, Kabila Kongoko presidenteak, mineralak ustiatzeko Txinarekin lortutako akordioak betetzeko asmoa berretsi zuen abuztuan. Honek esan nahi du, aldaketak gertatu direla joko arauetan, Kongoko E.D. eta Txinaren interesen alde eta Ruanda eta Europa eta AEBko multinazionalen kaltetan.

Aurrez aipatu ditugun arrazoiei, Nazio Batuen Erakundeak Kongorako duen Misioarekiko (MONUC), herritar zibilek duten konfiantzarik eza gaineratu behar zaie, 17.000 kasko urdin ditu lurraldean. Borroka armatuaren erdian jartzeko armada honen zeregina, bake-misioa eta herritarrak babesteko helburua, ez da ari ongi betetzen. Alde batetik, neurri hauetako herrialde batek soldadu kopuru bikoitza beharko lukeela uste da, eman zaien zeregina bete ahal izateko. Bestetik, MONUC erakunde hau Nkundaren matxinatuen laguntzaile dela salatzen da, hauek erasotzen dutenean ez omen dute-eta ezer egiten eta gobernuaren armadari ez diotelako laguntzen, eta baita gertatzen diren herritar zibilen hilketengatik ere. Honek guztiak zera pentsarazten digu: MONUC erakundearen atzean, honen hasierako misioarekin zerikusirik ez duten interes ekonomikoak egon daitezkeela.

Gehien sufritzen dutenen ondoan

Testuinguru honetan, Jesuiten Errefuxiatu Zerbitzua (JRS) Goman (Kivu-Iparraldearen hiriburua) ari da lanean, borroketatik ihes eginda, hiriburu inguruetan kokatu diren lekualdatutako familiei laguntzen.

 “Kanpamenduetan haurrekin eta emakumeekin egin genuen topo. Egunetan oinez ibili ondoren lur-jota iritsi ziren. Astebete zeramaten kanpamenduan eta oraindik ez zitzaien inolako jatekorik, ez estaltzeko plastikorik iritsi, ezta gaileta ziztrin bat ere”, esan zuen JRSko kide batek.  

 “Gomako jendea kokoteraino dago hainbeste urteko gerra eta zigorgabetasunez. Bizitza normala baino ez dute desio, beren traste guztiekin beren etxea uzteko beti prest egon beharrik izan gabe. Nazioarte osoari arren eskatzen diogu, neurriak har ditzala gerra hau gerarazteko eta herritar hauen segurtasuna berma dezala orain. Minutu bakoitza garrantzitsua da” erantsi zuen beste JRS langile batek.

Nazioarteak su-etena ahalbidetzeko eta bake-prozesua berrabiatzeko neurriak  hartzen dituen bitartean ALBOANetik, zuen laguntza ekonomikoa eskatzen dugu, JRS erakundeari errefuxiatu zelaietan oinarrizko zerbitzuak ematen (ur-bidoiak, olanak, mantak, etab.) eta heziketa zerbitzuak antolatzeko bere hurrengoko bi urteen zereginean lagundu ahal izateko.

Horregatik erregutzen dizugu, ondoan duzun txartela moztu, bete eta igor diezaguzula (ez du zigilurik behar).

Zure ekarpenak, eragile bihurtzen zaitu tragedia humanitario honetako biktimen alde. Esanahi handia izango du, beren bizitza salbatzeko dena utzi behar izan zutenentzat.

Mila esker zure laguntasunagatik.

José Ignacio Eguizábal Escribano
ALBOANeko zuzendaria 

Informazio gehiagorako:

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons. | ©2006-2007 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135