Facebook YouTube Twitter Rss
Etxea: NORTZUK GARA? > Eginkizuna

NORTZUK GARA?

Eginkizuna

Disminuye letraAumenta letra

EGINKIZUNA

Garapenerako lankidetzan lan egiten duen Jesusen Lagundiren GKEa gara Loiola Probintzian. Kristau espiritualtasun batetik, Iparraldeko eta Hegoaldeko pertsona eta erakundeen borondateak eta ahaleginak batzen ditugu, giza garapenarekin konprometituta dagoen hiritartasuna eragiteko, iraunkorra eta pertsona guztiek berdintasun baldintzetan eskura dezaketena.

Zeregin honetako gure berariazko ekarpena honetan datza: 

  • Pertsona eta taldeei hezkuntza eta prestakuntza ematea, justiziarekiko beren konpromisoa laguntzeko.
  • Gizarte eraldaketako lanean ari diren erakundeak indartzea.
  • Beste erakunde batzuekin batera giza garapenari eragiten dioten politika publiko eta pribatuetan eragina izatea.

Jarduera orotan dugun jokamoldea, elkarri lagun egitea da.

Jokabide hau, etengabeko entzute, elkarrizketatze eta lagun egiteko bide partekatutzat ulertzen dugu, bi aldeek elkar aberasten eta interpelatzen dutena, bai beren izateko arrazoian eta baita berek egiten dutenean ere. Lagun egite hau aurrera eramateko, adore ematen digun bizipen espiritualari eta zentzuaren neurriari leku egiten diogu, jakitun baikara, horietan sortzen direla justiziaren kultura eraikitzeko lanean lagunduko diguten uste sendoak eta motibazioak.

 

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri