NORTZUK GARA?
Baloreak
BALOREAK
Gure misioan jasotzen dugun bezala, lagun egitea da gure jokamoldearen funtsa, eta horretan transmititzen dugu geu garena. Giza garapena, emaitzak, jarduerak eta proiektuak garrantzitsuak diren prozesu gisa ulertzen dugu, baina baita horiek burutzeko estiloa ere garrantzitsua da, harremanak izateko moduak eta beste pertsona eta erakundeekin batera bidea egitea diren bezalaxe.
Ordezko kultura eta solidaritate-komunitateak eraikitzea, beraz, pertsona eta erakunde gisa geu eraldatzetik hasten da.
Erronka honi aurre egiteko funtsezko balio batzuk bereziki landu beharra daukagu. Ez dago bat bestea baino garrantzitsuagorik, guztiak dira beharrezkoak eta elkarren osagarri, gu ezaugarritzen gaituen erakunde mailako estiloa lortzeko. Egiteko daukagun bidearen jakitun, balio horietan sakontzen jarraitu nahi dugu, eguneroko lanean geureganatu ditzagun.
Pertsonen zaintza
Pertsona, ALBOANen proiektuaren oinarrian dago. Misioarekin dugun konpromisoak, pertsona eta erakunde mailako harremanak eraikitzea esan nahi du, elkarren estimu, konfiantza eta errespetuan oinarriturik. Horretarako, beharrezkoa da une bakoitzean pertsonaren bizi-egoerara egokitzeko gai den erakunde mota malguak lantzea.
Partaidetza aktiboa eta arduratsua
Partaidetza da eraiki nahi dugun hiritartasunaren funtsezko balioetako bat. Partaidetza diogunean, pertsonek eta erakundeek, berei dagozkien politika, estrategia eta ekintzetan eragiten duten eta erabakiak hartzeko prozesuetan inplikatzen diren prozesu gisa ulertzen ditugu. Barrura begira iruditzen zaigu, antolatzearen premiak ez dituela ekarpen pertsonalak ezabatu behar, indartu baizik.
Gardentasuna
Legezko kontu-emate betebeharraren gainetik, lehentasuna emango diegu, ALBOANen zereginaren ondorio diren estrategia, politikak, jarduerak, emaitzak eta ebaluazioak komunikatzeari. Era berean, gure misioa betetzerakoan hartzen ditugun neurri edo erabakien berri ere emango dugu. Konpromiso hau erakundearen barrura begira (langile kontratudunak, borondatezkoak, emaileak...) zein gizarteari begira hartzen da.
Ikastera irekia
Ikastea ezinbestekoa da. Ez da ikasten ezagutza, trebetasun eta jarrera berriak eskuratzerakoan bakarrik, igarotako esperientziak aztertzerakoan ere ikasten da, etorkizunekoak hobetzeko.
Horrengatik indartzen ditugu ebaluazioa, sistematizazioa eta diszernimendua.
Sormena eta berrikuntza
Une honetako logikaren ordezko kultura eragiteko pertsona eta erakunde sortzaile eta berritzaileak behar dira.
Efikazia eta eraginkortasuna
Gure baliabideak mugatuak dira eta horien erabileraren ardura dugu. Gure kudeaketa efikaza (jarri ditugun helburuak ezarritako denboran betetzea) eta eraginkorra (emaitzarik onenak eskuratzea ditugun baliabideekin) izatea nahi dugu.














