Facebook YouTube Twitter Rss

Nazioartekoa

Gutxienez 15 herrialdek errekrutatzen dituzte haurrak soldadu gisa

Disminuye letraAumenta letra

Gutxienez 15 herrialdek errekrutatzen dituzte haurrak soldadu gisa  

Munduan milaka haur soldadu bizi duten egoera salatzeko “Aquel no era yo” dokumentala aurkeztuko da asteazken honetan, otsailak 15, Bilboko Alondegian. Proiekzioaren ostean errealitate lazgarri horren inguruko eztabaida izango da.  

Milaka umek hartzen du parte egunero gatazka armatuetan, muturreko egoeretara bultzatzen dituzte, ankerkeriak egiteko tresna moduan erabiltzen dituzte, tratu txarrak jasotzen dituzte, bortxatzen dituzte eta hilketen lekuko izaten dira. Ez dago daturik munduan diren ume soldaduen kopuruari buruz, baina gaur egun gutxienez 15 herrialdetako gobernu eta talde armatuk errekrutatzen dituzte adingabeak.  

2010ean, 11.000 ume soldadutik gora askatu eta atzera gizarteratu dituzte Sudanen, Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Myanmarren, esaterako. Askotan, eskolan bertan errekrutatzen dituzte umeak. Somalian, adibidez, 2010eko uztailean bakarrik, 300 ume bahitu zituzten eskoletan prestaketa militarra emateko, irakasle eta administrazio-langileak behartuta. Iraqen, umeak erabiltzen ditu Al Qaidak zelatatzeko, lurra aztertzeko, material eta ekipo militarrak garraiatzeko, lehergailuak ipintzeko eta erasoetan parte hartzeko; horren ondorioz 194 hil ziren gutxienez 2010ean. 

Gero eta kezka handiago eragiten du, halaber, gatazketan, armadek zein bestelako talde armatuek, lehergailuak garraiatzeko umeak erabiltzeak. Zortzi urte besterik ez duten umeak erabiltzen dituzte inoiz lehergailuak eramateko, arriskuaz eta ondorioez jabetu gabe noski. 

Gatazka armatuetan umeak erabiltzearen kontra borrokatzeko lanak epe luzerako ahalegina dakar, eta birgizarteratzeko proiektuetarako baliabideen araberakoa da. Gatazka noiz amaituko zain egon gabe ekin behar zaie programa horiei, eta adingabeko soldaduen senitartekoen eta inguru sozialaren laguntza aurreikusi behar dute, berriz ere bihur daitezen errekrutatu zituztenean kide zituen gizartearen zati. Horretaz gain, birgizarteratzeko funtsezko tresna hezkuntza da, dela oinarrizko trebakuntza moduan, dela lanbide heziketa moduan, jakintza areagotu eta lanerako aukerak erraztu egiten baititu eta, hartara, umeen garapen pertsonalari eta komunitarioari lagundu. 

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri