Facebook YouTube Twitter Rss

Tokikoa

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

Disminuye letraAumenta letra

Kongoko eskola baten lehen harria jarri da Portugaleten

Portugaleten egindako bidezko merkataritza, eskulanak, kafetegi solidarioa eta argazki erakusketak azken Gabonetan zehar  Kongoko errefuxiatu zelaietan haurtzaro gogorra pasatzen ari diren neska-mutilei hezkuntza helaraztea ahalbidetu zuten.

Pasadan abenduaren 22an Portugaleteko adinekoentzako “Aspaldiko”  egoitzan merkatu solidarioa inauguratu zen. Hainbat egunetan zehar, pertsona asko hurbildu ziren egoitzan daudenen lana hurbiletik ezagutzera eta baita ALBOAN eta lan solidarioa burutzen duten beste erakunde batzuen lana ezagutzeko ere.

Aspaldikok lehen momentutik bultzatu zuen “Eskola kanpin-denda batean” kanpaina. Proiektu honetan ALBOANek erakutsi nahi izan du hainbat gazterentzat beraien liburuak forratzea, motxila hartu eta klasera joatea amets bat besterik ez dela. Drama hau euren borondatearen aurka desplazatutako milioika pertsonek bizi dute Ruandan, Kongoko Errepublika Demokratikoan, Txaden eta Venezuela eta Kolonbiaren arteko mugan.

Lehen momentutik nabaritu zen Portugaleteren solidaritatea, 1300 euro bildu zirelarik. Gainera, Mateo Aguirre jesuitak Kongon izandako esperientzia jakitera eman zuen hitzaldi batean. Herrialde afrikar honetan ia 40 urte eman ostean, proiektuaren garrantzia azpimarratu eta urte askotan pertsona errefuxiatuekin izandako esperientziaren berri eman zuen. 

Eskola baten lehen harria Kongo edo Ruandatik oso urrun kokatu daiteke. Leku horietako bat izan da Portugalete. Horregatik, gure kanpainak jasotako babes eta kontribuzio guztiak eskertu nahi genituzke. ¡Eskerrik asko pertsona guztientzako hezkuntzan sinesteagatik!

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri