Facebook YouTube Twitter Rss

Iritzia

ALBOAN eta baliabide naturalen kudeaketa

Disminuye letraAumenta letra

ALBOAN eta baliabide naturalen kudeaketa 

Martxoan Uraren Nazioarteko Eguna eta Planetaren ordua ospatu izan dira munduan zehar. Egun horien harira, berriki Gobernantza eta baliabide naturalei buruz argitara eman dugun bideoa ikustera gonbidatzen zaitugu. 

ALBOAN-en baliabide naturalen kudeaketa jasangarriaren alde egiten dugu apustu. Haren erabilerak naturarekiko begirunea izatea, eta denboran zehar jasangarria eta pertsonen garapenaren eta duintasunaren aldekoa izatea nahi dugu. Inguru naturalean bizi diren komunitateentzat, baliabide horien gobernantza egokia funtsezkoa da, Naturarekiko harremana beren kulturaren eta munduaren ikuspegiaren zati baita.  Harrigarria bada ere, baliabide naturaletan aberatsak diren herrialdeak pobretuta daude; injustizia-egoera argia da, beraz. Testuinguru horretan, ALBOAN erakunde eta komunitateei laguntzen die ingurumenaren kudeaketa beren gain har dezaten eta, hartara, eskualdearen garapenari eta haien bizi-kalitateari ere laguntzeko. 

Anima zaitez bideoa ikusten!

impresora email
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri