ALBOAN
Euskadiko migrazio-hazkunde desiragarri baten inguruko zenbait ikuspuntu
Euskadiko migrazio-hazkunde desiragarri baten inguruko zenbait ikuspuntu
Migrazioa eta garapenaren inguruko jardunaldiak.
Otsailak 28, astelehena, ALBOAN GKEak eta Ellakuria Fundazioak migrazioak eta garapenaren inguruko jardunaldiak irekiko dituzte.
Lehen egunean, 19:00etan, Luis Dieguez, Valentziako CEI-Migrako kideak hitzaldia emango du: “Pertsonak immigrazioa baino harago”. Ondoren, “Nahi dugun garapena, EAEko pertsona immigranteen elkarteetako testigantzak” azterketaren emaitzak aurkeztuko dira, eta bideo bat proiektatuko da, immigranteen elkarteetako ordezkarien testigantzekin.
Hurrengo egunean, martxoak 1, beste azterketa bat aurkeztuko da. Azterketa hau, Entreculturas eta ALBOANek –biak jesuiten GKEak–, Euskal Herriko Unibertsitatearekin (UPV-EHU) elkarlanean egin dute. Egun honetan landuko den gaia: “Migrazioaren kontrolaren eta lankidetzarako garapenaren politikak Espainia eta Afrika Mendebaldearen artean, Lehen Afrika Plana gauzatzerakoan”. Horrekin batera sakontze-mintegi bat egingo da bi azterketen emaitzak aztertzeko.














