Negozio inklusiboak, Bai!

Negozio inklusiboak Bai! 

Pasa den Otsailaren 28an, Vitoria-Gazteizen Seminario Internacional del Cuarto Sector. Innovación con causa: hacia nuevos modelos socioeconómicos” mintegia ospatu zen, Innobasquek, Berrikuntzaren Euskal Agentziak, antolatuta. Mintegian zehar, helburu sozialdun ekonomia ulertzen duten negozio modelo berritzaileak bultzatu eta garatzeko eszenario berriak planteatu ziren.

Jose Ignacio Eguizabal, ALBOANeko Zuzendari eta mintegiko parte hartzaileak, jorratutako gaien inguruko proposamen batzuk planteatu zituen: Piramidearen oinarrian jarduten diren negozioak. 7 dolar baino gutxiagorekin bizi diren 4700 milioi pertsonek osatzen dute merkatu hau. Bere ustez merkatu hau maneiatzen duen negozio baten helburuetako bat "Beste era batean baztertuta leudekeen pertsonak, aberastasun eta ekonomia produktiboaren zirkuituetan sar ahal izatea da”. Negozio horiek inklusiboak izateko hiru elementu ikusten zituen beharrezkotzat: pertsona negozioaren zentro izatea, pertsonetan eta komunitateetan kapazitate berriak aktibatzea eta eraikuntza kolektiboaren aldeko apustua egitea.

Laugarren sektorea

Laugarren sektorea sektore publiko, pribatu eta Hirugarren Sektorearen arteko hibrido bat da. Erronka sozialei aurre egiten die negozioak propio dituen praktikak helburu sozial batean aplikatuz. Ekonomikoki sektore pribatuarekin ezaugarri batzuk ditu, sektore publikoaren antza dauka behar sozial bat asetzen laguntzen duelako eta Hirugarren Sektorearekin bere helburu soziala partekatzen du.

 

Imprimir
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri