
Hemen dituzu, hezkuntza-gaietan, ALBOANen egiten dugun lana hurbilagotik ezagutzeko gure esperientzietako batzuk!
![]()
Doako jarduera-programa zabal eta anitza da, Arrupe Etxeatik pasatzen diren pertsona guztiei mundura, zentzu guztietan, hurbiltzeko eta, era oso ezberdinetan, esperientziak ikasi eta partekatzeko aukera emango diena.
![]()
Hezkuntza-materialen eta jokoen gida, eta baita ikus-entzunezko eta kanpainetako materialena ere.
Gune honetan material ezberdinak eta, batez ere, baliabide didaktikoak kontsulta daitezke, gure inguruko erakunde sozialetatik edo munduko beste herrialdeetan lan egiten dugun erakundeetatik bildutakoak. Zentroak kontsulta eta mailegu zerbitzua eskaintzen du eta baita on-line kontsulta aukera ere.
ALBOANetik eskaintzen diren ikastaro, mintegi, tailer eta gertakarien informazio xehatua aurkituko duzu, parte hartu dutenen irudi eta testigantzekin. Edukien eta metodologien baliabide didaktikoak, taldeentzat prestakuntza-saioak antolatu nahi dituzten pertsonentzat.
ALBOANek interesa piztu nahi du zuengan, pertsona guztientzat mundu duinago eta bidezkoagoa eraikitzeko lanean lagun diezaguketen ikasketak, esperientziak eta metodologiak ezagutu, jakin eta beste pertsonekin partekatzeko. Horretarako, gure egoitzetan bertan edo beste herrialde batean lagun dezakezue.
Web Mapa | Harremanetan jarri
| Lege oharra |
RSS |
Creative
Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135 |
|