Enpresa bazara

ENPRESA BAZARA

Erakunde edo enpresa gisa gurekin lankidetzan jardun nahi baduzu, horretarako zenbait era aurkezten dizkizugu:

  • Gure jarduerak ekonomikoki laguntzea.
  • Enpresa-proiektua nazioarteko lankidetzan inplikatzea enpresaren ardura sozialaren esparruan.
  • Gure laguntzarekin langileen, hornitzaileen edo bezeroen artean ekintza solidarioak sustatzea.

Hona hemen dagoeneko gurekin lankidetzan ari diren zenbait erakunde:

Euskaltel
Bezeroekin egiteko ekintza.
Helburuak: Ingurumen-sentsibilizazioa eta funtsak lortzea.
“Eman zure mugikorra” kanpaina. Euskaltelen saltokietan, mugikor zaharrak jasotzen dira, birziklatzeko edo bigarren eskuko merkatuan berriro zirkulazioan jartzeko. Ekintza horrekin bildutako dirua nazioarteko lankidetza-proiektuak finantzatzeko erabiltzen da.
Imprenta Garcinuño
Bezeroekin egiteko ekintza.
Helburuak: Garapenaren arazoen gaineko sentsibilizazioa eta funtsak lortzea.
Gabonetako posta-txartelen kanpaina, nagusiki Garcinuñoren bezeroei zuzendua. Postalen salmentako dirua ALBOANen ekintzetara bideratzen da.
Cafés Fortaleza
Bezeroekin eta langileekin egiteko ekintza.
Helburuak: Funtsak lortzea. Mozkinen zati bat Hegoaldeko herrietako kafe-ekoizpenarekin lotutako lankidetza-proiektuetara bideratzen da, eta proiektua langileei aurkezten zaie.
El Correo, Diario Vasco, DEIA, Diario de Navarra, Diario de Noticias de Navarra, Diario de Noticias de Álava, Noticias de Gipuzkoa
Bezeroekin egiteko ekintza.
Helburuak: sentsibilizazioa. Urte guztian zehar iragarkiak jartzeko tokiak doan.
Grupo Vasco Catalana
Bezeroekin egiteko ekintza.
Helburuak: Nazioarteko lankidetzako proiektu batekin sentsibilizatzea Gabonetako opariaren aurrekontua nazioarteko lankidetza-proiektu batera bideratzen da, eta bezero guztiei jakinarazten zaie.
Imprimir
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri