HEZKUNTZAREN ALDEKO GOLA KANPAINA

HEZKUNTZAREN ALDEKO GOLA KANPAINA

Lehen lerroko futbolariek, Arartekoak, ikasleek eta aitzindari politikoek hartzen dute parte Euskadin, mundu mailan egiten ari den Kanpaina honetan.

Munduko Futbol Txapelketaren mailako kirol gertakari batek ematen duen aukeraz baliatuz –eta aurten gainera Afrikako herrialde batean ospatuko denez- Hezkuntzaren Aldeko Kanpaina jarri da martxan, bertan, zenbait euskal eta nafarroako GKEk, FIFArekin batera, parte hartzen dutelarik, gutxienez, mundu osoko 30 milioi pertsona inplikaturi eta hauen gobernuei, 2000 urtean hitzeman zuten konpromisoa gogoraztea lortzeko, hau da, 2015ean Neska-mutiko guztiek Hezkuntza eskubidea izatea.

Get the flash player here: http://www.adobe.com/flashplayer

 

Euskadin

Horretarako, apirilaren 21an, Arartekoak, ikasleek, irakasleek eta Euskadi osoko herritarrek, mundu osoko 100 herrialde pasarekin batera, sentsibilizazio eta eragin publikoko ekintzak egingo dituzte Eibarren, arduradun politikoak finantzazio handiagoa bideratzearen premiaz jabetu daitezen, lurbira osoko milioika neska-mutiko eta jende heldu eskolara joatea ahalbidetzeko.

Aste honetatik harago, “Hezkuntzaren Aldeko Gola” kanpaina Munduko Futbol Txapelketara arte luzatuko da, hau da, ekainaren 11tik uztailaren 11ra bitartean jokatuko dena, eta bertan lortuko du bere goren maila, hau da, mundu osoko futbolari, aitzindari politiko, kulturako eta kiroleko pertsona ospetsu, eta hezkuntzaren balioaz kontzientziatutako herritar gizon-emakumeengandik jaso dituen babes ugariak frogatuz.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina, Euskadin,  ALBOAN, Ayuda en Acción, Educación Sin Fronteras, Intered, Jolas eta ekin (SERSO, Save the Children, Tierra de Hombres), Elkarhezitzen eta Egoaiziak sustatzen dute.

Ekitaldi publikoa ospatuko den lekua:

- Apirilaren 21an, Eibar: Udala (bertan, Arartekoa, Eibarko alkatea, hezkuntzako zinegotzia, kiroletako zinegotzia eta euskal kirolariak izango dira).

Nafarroan

Apirilaren 21 eta 23an, ikasleek, irakasleek eta NAFARRO osoko herritarrek, mundu osoko 100 herrialde pasarekin batera, sentsibilizazio eta eragin publikoko ekintzak egingo dituzte Iruñean eta Tuteran, arduradun politikoak finantzazio handiagoa bideratzearen premiaz jabetu daitezen, lurbira osoko milioika neska-mutiko eta jende heldu eskolara joatea ahalbidetzeko.

Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina, Nafarro,  ALBOAN, Ayuda en Acción, FERE-CECA eta TUDELAKO-UNED sustatzen dute.

Ekitaldi publikoa ospatuko den lekua:

  • IRUÑA:  Apirilaren 21 ean, 11:00 etan. Larrabide estadioan (Sangosa kalea). Parte-hartzaileak: ALBERTO CATALAN, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Kontseilaria, NACHO ARBELOA, Nafarroako Kirol Institutuko, zuzendari-ordea, eta MARTA LUNA, Lagunak jokalaria.
  • TUTERA: Apirilaren 23an, 11:15 ean kanpainan parte hartzen duten ikasttxeak Foru Emparantzan alkartuko dira Elvira España ikastetxera abiatzeko bertan ospatzen baita aurtengo ekiteladi publikoa. Tuterako alkatea den Luis Casadok eta Juan Antonio Perez eta José Mª lumbreras futbolari ohiek beren parte hartzen ziurtatu dute.

 Videos de deportistas vascos apoyando la Campaña
 Equipo femenino del Athletic
 Fernando Llorente
 Andoni Zubizarreta

impresora
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri