Venezuelan partekatuz

Venezuelan partekatuz 

ALBOANek Venezuelara bidaia egingo du Euskadiko eta Nafarroako irakasleekin batera, hango irakasleekin prestakuntza eta hezkuntza esperientziak partekatzeko asmoz. 

 

Proiektuaren bloga topaketako irudiekin >

Apirilean euskal irakasle talde batek Venezuelara bidaia egin zuen, ALBOANen hezkuntza saileko partaideek lagundurik, hango zenbait ikastetxetako egoera beren begiz ikusi ahal izateko, eta herrialde hartako irakasleekin zenbait gairen inguruan prestakuntza eta hezkuntza esperientziak trukatzeko. Egonaldian Fe y Alegríaren zenbait proiektu bisitatu ziren.

Bidaia hau, “Kultura artekotasuna, Hiritartasuna eta Elkarbizitza” izenburua daraman hezkuntza proiektuaren barruan kokatzen da. Bere xedea, komunitatea eskolan, bakerako hezkuntza, hizkuntza aniztasunean hezi eta aisialdirako hezkuntza bezalako partaidetza-esperientziak partekatzea. Osagarri gisa, Venezuelako irakasleek ekainean Euskadira eta Nafarroara egingo duten ikustaldia izango da, hemengo irakasleekin topaketa-mintegi bat egiteko. 

Proiektuaren informazio gehiago nahi izanez gero: Proiektuaren bloga topaketako irudiekin >

impresora
Logo Web Mapa | Harremanetan jarri | Lege oharra | RSS | Creative Commons License Creative Commons.
©2006-2011 ALBOAN - Padre Lojendio, 2, 2º 48008 – Bilbao - Telefono: 944 151 135
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri
Alboan TV Irudiak Argitalpenak Giza-Sareak Harremanetan jarri