Skip to main content

Siriako errefuxiatuen drama isladatzen duen Stand by argazki erakusketa zabalduko da

Stand by, exposición sobre familias refugiadas sirias

Datorren Abenduaren 18an, astelehenean, 17:30etan Migranteren Nazioarteko Eguna dela, “Stand by. Siriako familia errefuxiatuak inorena ez den lurraldean” izeneko argazki erakusketa Bilboko Deustoko Unibertsitateko klaustroan zabalduko da. Erakusketa Iván Benítez argazkilari naparrak egin du, ALBOANek bultzatu duelarik.

 

Irekiera ekitaldian, Antonio José España SJ, Jesusen Lagundiaren Probintziala; José Ignacio García SJ, Errefuxiatuen aldeko Europako Jesuiten Zerbitzuaren zuzendaria; Jose María Guibert SJ, Deustuko Unibertsitateko Errektorea; eta Mª Mar Magallón, ALBOANeko zuzendaria izango dira.

 

Halaber, Cruz Noguerarekin “Passport” antzezlana taularatuko da, eta migrante eta errefuxiatuen eskubideen aldeko manifestua ezagutzera emango da.

 

Urtarrilaren 31erarte izango da ikusgai erakusketa Bilboko Campusean, eta Dibond alumniozko 75 zm. X 60 zm. 29 panelez osaturik dago. Libano eta Grezian Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak artatzen dituen errefuxiatuen eguneroko bizitza isaladatzen dute argazkiek.

 

Laguntza juridikoa, psikologikoa eta soziala eskaintzen dizkie Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak, eta, umeek ikasten jarrai dezaten eskolak sustatzen ditu, Europako Estatuek eurentzako kokatze ziurra eta duina eman arte.

 

ALBOAN GKE Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitarekin elkarlanean aritzen da, eta errefuxiatuen drama gurenagatzeko erakusketa hau bultzatzen du. Izan ere, errefuxiatuen begiradeei geure erantzuna zor diegu.