Skip to main content

Onlineko prestakuntza: gure erakundeak eraldatzeko proposamen ekofeministak

ALBOANek eta REAS Euskadik “Erakunde bizigarriak eraikitzea. Gure erakundeak eraldatzeko proposamen ekofeministak” onlineko ikastaroa jarri dugu martxan, begirada feminista eta ekologikoa duten erakunde bihurtzeko bidean urratsak nola egin jakin nahi duten eta/edo horretan sakondu nahi duten pertsona eta erakunde guztientzat.

* 2023ko azaroaren 15etik abenduaren 13ra

* Online

[[{"fid":"6989","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]

 

[[{"fid":"7023","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"150","width":"332","class":"media-element file-default"}}]][[{"fid":"7024","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"142","width":"327","class":"media-element file-default"}}]]

Helburua

Zer aldaketa bultzatu behar ditu erakunde (ekonomiko edo sozial) batek ikuspegi ekofeminista bere identitatean eta jardunbideetan txertatzeko? Zer oztopo gainditu behar dituzte erakundeek ikuspegi feminista eta ekologikoa txertatzeko, eta bizigarriagoak izateko? Feminismotik eta ekologiatik abiatuz, zer intuizio, tresna edo proposamen erabil ditzakegu erakunde bizigarriagoak eraikitzeko? Zer zeregin izan dezakete elkarte-sareek (ekonomia alternatibo eta solidariokoak, hirugarren sektore sozialekoak...) eta administrazio publikoek erakunde bizigarriagoak sustatzeko?

 

Prestakuntza honen bidez, erakunde bizigarrien kontzeptuaz hausnartzeko eta kontzeptua bera aztertzeko esparru bat eskaini nahi da, gako eta baliabide praktiko batzuk eman, erakundeak ikuspegi horretatik eraikitzen laguntzeko. Ikuspegi honek zerikusia du gizarte- eta ekonomia-erakunde orori eragiten dioten gizarte-, ingurumen- eta ekonomia-arloko erronka berriekin. Baina ez du bilatzen erakundea errealitate emergente horietara egokitzea soilik, baizik eta ekonomia alternatibo eta eraldatzaileen esparruan lana antolatzeko eta planifikatzeko modu berriak proposatzea, eta bizitzaren jasangarritasuna erakundearen identitatearen eta jardunbideen muinean kokatzea.

 

Nork har dezake parte?

Begirada feminista eta ekologikoa duten erakunde bihurtzeko bidean urratsak nola egin jakin nahi duten eta/edo horretan sakondu nahi duten pertsona eta erakunde guztiek (hirugarren sektore soziala, enpresak, hezkuntza, eta abar).

 

Nolakoa izango da prestakuntza? 

Zuzeneko bi webinar egingo dira, eta lau bideo pixkanaka helaraziko zaizkie izena ematen dutenei.

 

Webinarra

Data

Ordua

Modalitatea

Hizlariak

Bizitzaren jasangarritasuna erakunde ekofeministak eraikitzeko ardatz gisa 

 

2023Ko azaroaren 15a

16:00 – 17:00 (Espainiako ordua)

Online.

 

Izena ematen dutenek webinarrera sartzeko esteka jasoko dute.

 

Marta Monasterio Martín, Pandora Mirabilia

Gure erakundeak eraldatzeko proposamen ekofeministak

 

2023ko abenduaren 13a

16:00 – 17:30 (Espainiako ordua)

José Luis Fdez. Casadevante, Kois, Garúa S. Coop.

 

Silvia Piris Lekuona, Colectiva XXK

 

 

Azaroaren 15eko webinarraren ondoren, izena eman dutenek gai hauei buruzko lau bideo jasoko dituzte pixkanaka, azaroaren 20tik abenduaren 12ra bitartean:

 

  1. Bizitzaren jasangarritasuna erakunde ekofeministak eraikitzeko ardatz gisa. Marta Monasterio, Pandora Mirabilia
  2. Ekologia soziala gizarte-erakundeen identitatearen eta  jardunbideen muinean. Santiago Álvarez Cantalapiedra, FUHEM Ecosocial-eko zuzendaria.
  3. Erakunde bizigarri eta jasangarrien ezaugarriak I: begirada bat feminismotik. Silvia Piris, ikertzaile eta ekintzaile feminista, Colectiva XXK.
  4. Erakunde bizigarri eta jasangarrien ezaugarriak II: begirada bat ekologismotik. José Luis Fdez. Casadevante, Kois, ikertzaile eta ekintzaile ekologista, Garúa S. Coop.

 

Informazio gehiago

Amaia Unzueta Sesumaga; a.unzueta@alboan.org