Skip to main content

Lan eskaintza: Kudeaketa koordinatzailea

Kudeaketa Koordinazioko lanposturako pertsona bat bilatzen ari gara, motibazio handikoa eta Alboanen misioarekin eta estiloarekin identifikatzen dena. Interesdunek curriculuma eta motibazio-gutuna bidali ahal dituzte posta elektronikoz personal@alboan.org helbidera 2024ko otsailaren 2ra arte, gaian "Erref.: Kudeaketaren koordinazioa" adieraziz.

 




1. Lanpostuaren egitekoa

Kudeaketa-arloaren buru izatea, eta erakundearen politika eta prozesu ekonomiko-finantzarioak eta zerbitzu orokorrekoak koordinatzea.
 



2. Kokapena organigraman

Zuzendaritzaren menpe.

 




3. Lanpostuaren eginkizunak

  • Erakundeko koordinazio-taldean parte hartzea.
  • Kudeaketa-arloa gidatzea, kontratatutako pertsonen eta boluntarioen talde bat koordinatuz.
  • Kudeaketa-arloko jarduerak planifikatzea eta ebaluatzea, eta haien prozesuak hobetzea, haien eraginkortasuna handitzeko.
  • Epe ertainerako finantza-plangintzako prozesu instituzionalen eta urteko aurrekontuen buru izatea, horien definizioan eta jarraipenean, koordinazio-taldearen jarduerak koordinatuz, lantalde gisa, bai eta arloko koordinazioenak ere, banaka, finantzaketa-iturri publiko zein pribatuen iraunkortasuna eta dibertsifikazioa bermatzeko.
  • Kontabilitate orokorra, analitikoa eta kontabilitatez kanpoko egoerak gainbegiratzea, bai eta finantza-egoeren elaborazioa ere.
  • Patronatuaren aurrean txosten ekonomiko-finantzarioa egitea, erakundearen aurrekontuak eta urteko kontuak onartzeko.
  • Erreferentzia izatea finantzen, gardentasunaren eta gobernu onaren kanpo-auditoretzarako.
  • Finantza-inbertsioen zorroa kudeatzea eta inbertsioen txostena aurkeztea, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren irizpideen arabera.
  • Diruzaintza kudeatzea eta erreferentzia izatea finantza-erakundeentzat.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroarekin kontuak emateko eta lege-aldaketak (estatutuak, patronatua, ahalordetzeak) jakinarazteko betebeharrak gainbegiratzea.
  • Langileen administrazioa koordinatzea eta kanpoko gestoriarako erreferentziazko pertsona izatea.
  • Zerga- eta lege-betebeharrak betetzen direla bermatzea.
  • Notariotzekin eta albazeekin elkarrizketa koordinatzea, herentziak eta legatuak kudeatzeko.
  • Erakundearen informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) plangintza eta kudeaketa integrala bermatzea.
  • Erosketen kudeaketa gainbegiratzea, ezarritako irizpide ekonomiko eta etikoen arabera.
  • Alboan-ek beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenak berrikustea, onartzea eta artxibatzea.

 



4. Eskatutako profila

  • Enpresa Administrazio eta Zuzendaritzako edo Ekonomiako goi-mailako unibertsitate-formakuntza akademikoa.
  • Gutxienez bost urteko esperientzia antzeko lanpostuetan, ahal bada hirugarren sektorean.

 



        Baloratuko da:

  • Alboan-i buruz aurretiko ezagutza eta/edo boluntariotzako esperientziak.
  • Euskaraz eta ingelesez aritzea, mintzatua eta idatzia.

 


5. Eskatutako eskumenak

  • Ekintzailetza- eta lidergo-gaitasuna.
  • Lorpenera bideratzea.
  • Profesionaltasuna: lan zorrotza eta kalitatezkoa.
  • Denboraren plangintza, kudeaketa eta lehentasunak ezartzea.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna eta proaktibitatea.
  • Sormena, jarrera positiboa erronka berrien aurrean eta ikasteko interesa.
  • Harreman pertsonaletarako erraztasuna eta enpatia.

 



6. Eskaintzen da

  • Alboan erakundearen barne-baremoaren araberako ordainsaria.
  • 36 orduko lanaldi osoa astean.
  • Alboan-ek berdintasunaren aldeko plana, ingurune seguruko politika eta genero-politika ditu.
  • Lekua: Alboan-eko Bilboko egoitza.
  • Hasierako data: 2024ko martxoa