Skip to main content

Korrika Egin Kausa baten alde: Iruñeak haur errekuxiatuen alde egin zuen

Corre por una causa

Martxoaren 19an Iruñean "Korrika egin kausa baten alde, korrika egin Haur Errefuxiatuen alde" lasterketa egin genuen, Alboan-ek antolatua, San Ignacio ikastetxea eta Iruñeko Centro Loyola-ren laguntzaz. Kirola eta elkartasuna eskutik lotuta, Takonerta parkea festa bihurtu zen, eguzkia ere agertu zelarik.

 

Proba Entreculturas GKEarekin batera egiten dugun elkartasunezko lasterketen zirkuituaren barruan zegoen. Aurten, errefuxiatu edo derrigorrezko lekualdatzean bizi diren haurrek hezkuntzarako duten eskubidea babestea zen proposamena. Horretarako, lasterketan bildutako dirua ikasleei indarkeriatik urrun jolasteko, prestatzeko eta hazteko espazio seguru bat bermatzen laguntzen dieten proiektuetara bideratuko da.

 

[[{"fid":"6622","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"95","width":"291","class":"media-element file-default"}}]]

 

Aterpe Eskola: hezkuntzak bakea eraikitzen du

Gatazka armatuek gaur egun 420 milioi haur baino gehiagori eragiten diete munduan, eta haien bizitzak izuz, segurtasunik ezaz eta, kasu askotan, nahitaezko desplazamenduz betetzen dituzte. 40 milioi pertsona baino gehiagok etxea, familia eta eskola utzi behar izan dituzte beren bizitzak salbatzeko. Larrialdi-egoeretan funtsezkoa da haurrak babestea, haur horiek espazio segurua dutela ziurtatzea.

 

Eskola babeslekua da. Bakearen, babesaren, inklusioaren eta bizikidetzaren esparru hori da. Hezkuntza funtsezkoa da elkarrizketa sustatzeko gatazkaren aurrean, enpatia etsaitasunaren aurrean, harrera errefusaren aurrean. Hezkuntza funtsezkoa da bakearen kultura sortzeko, mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.

 

Lasterketan bildutako dirua Aterpe Eskola kanpainara bideratuko da. Horren bitartez, Alboan, Entreculturas eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua-k Ukraina, Libano, Tanzania, Kongo ED edo Kolonbia bezalako herrialdeetan haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaintzen, babesten eta laguntzen ditugu. Arreta humanitarioa, arreta psikosoziala, hezkuntza-laguntza eta jolaserako eta bizikidetzarako espazioak eskaintzen dizkiegu, beren bizitzak berreskuratzeko eta etorkizun duina izateko.

 

[[{"fid":"6618","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"222","width":"296","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"6619","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"224","width":"335","class":"media-element file-default"}}]]

Eskerrik asko!

Antolatzaileok partehartzaile guztiei; korrika ezean, "Dorsal zero" bitartez diru-laguntza eman zutenei; bolondresei, eta UDAPA, Florette, Carretilla, Insalus, Diario de Navarra, CaixaBank, Deloitte eta Liferay enpresei esker beroenak eman nahi dizkiegu.

 

[[{"fid":"6623","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"95","width":"291","class":"media-element file-default"}}]]