Skip to main content

Haur errefuxiatuekiko elkartasunak argitu zituen Iruñeko kaleak

Urriaren 22an, igandean, Iruñean jardunaldi solidarioa egin zen haur errefuxiatuei laguntzeko, eta, zehazki, 2015etik Tanzanian errefuxiatuta dagoen burundestar komunitateari laguntzeko; komunitate hori Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (SJR) babesten du. 346 haur joaten dira Tushirikianeel eskolaurreko hezkuntza-zentrora Nduta gunean, eta bertan 800 haur gehiago jolasteko gune segurua eskaintzen da.

 



Jardunaldia San Inazio Ikastetxeak, Iruñeko Loyola Zentroak eta Alboan elkarteok antolatu genuen, eta 11etan hasi zen meza batekin. Ondoren, kirol eta jolas jarduerak egin ziren San Inazio Ikastetxeko instalazioetan, eta martxa solidarioa egin zen Nafarroako hiriburuko Bigarren Zabalgunean. Ekitaldiaren amaieran, 400 pertsona inguruk bazkari herrikoia partekatu zuten ikastetxeko frontoian.
 

[[{"fid":"6977","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"180","width":"705","class":"media-element file-default"}}]]

 

Carretilla, Bodega Señorío de Sarria, Insalus, Canasa Logística, Chocolates Subiza, Panaderia Taberna eta Bar PTV enpresek ere euren ekarpena egin zuten festa solidario hau posible egiteko, hiriko egutegian ondo finkatuta dagoena. Dagoeneko San Inazio Ikastetxeko 26 martxa solidarioen edizioak izan dira, eta 6 bazkari herrikoia 6 aldiz egin da.
 



Gure lana ezagutu nahi baduzu edo gure ekitaldi solidarioetakoren batekin kolaboratu nahi baduzu, idatzi honako helbide honetara: "empresas@alboan.org".

 

[[{"fid":"6976","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"279","width":"418","class":"media-element file-default"}}]]