Skip to main content

Garapen Teknologikoa eta Giza Eskubideen gaineko jardunaldia. Bilbo, ekainaren 19a

Jornada sobre Desarrollo Tecnológico y Derechos Humanos

Alde batetik, teknologikoki aurreratua izatearen nahia eta, bestaldetik, garapen teknologikoak mundu mailan, eta batez ere herrialde atzeratuenetan, gizartean eta ingurugiroan izaten duen eraginaz jabetzea bategarriak dira?

Baietz egotekotan, eta teknologikoki aurreratua den lurralde batek teknologiak sortzen duen alde iluna ukatu ezin duelakoan bazaude, ez galdu Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateak eta ALBOANek antolatu duten Garapen Teknologikoa eta Giza Eskubideen gaineko jardunaldia.

Zatoz ezagutzera Giza Eskubideekiko begirunea erakutsiko lukeen eta sostengarria izango litzatekeen industria teknologikoa sustatu ahal duten proposamen berriztatzaileak.

Jardunaldia ekainaren 29an, 18:00etatik 19:30etara izango da, eta bertan Fairphone, The Rights Factory, Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatea, eta ALBOAN-en partaideak izango dira enpresa arloko, administrazio publikoetako, unibertsitateko eta gizarte erakundeetako beste ordezkari batzuekin batera. Guillermo Dorronsoro, Deusto Business School-eko dekanoak moderatuko du.

Argibide gehiago eta izen-ematea: empresas@alboan.org / 944 151 135 (lekua mugatua da).