Skip to main content

Fair Saturday, indarkeriaren biktima diren emakume errefuxiatuen alde

Fair Saturday

Fair Saturday mugimendu soziala eta kulturala da, zeinean azaroaren 25an artistak eta erakunde kulturalak GKE edo egitasmo sozialaren alde aritzen diren (https://fairsaturday.org).

ALBOAN erakundeak, Ignacio Ellacuría gizarte fundazioak eta Deustuko Unibertsitateak aurten Hospitalidad izeneko kanpainaren alde, indarkeriaren biktima diren emakume errefuxiatuentzat, bat egiten dute Fair Saturday mugimenduarekin.

Azaroaren 25ean familia guztiarentzako proposamenak dauzkagu: goizez, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean, haurrentzako eskulan eta globoflexia tailerrak egongo dira eta clown ekitaldi dibertigarria, eta helduentzako bisitaldi gidatuak campuseko toki esanguratsuenetara.

Arratsaldez, 19:00etan Deustuko Unibertsitatean itxarongo zaituztegu Dario Fo-ren “Pareja abierta” eta Cruz Nogueraren “El paso” antzezlanekin.   

Bestaldetik, 21:00etan Bihotz Sakratuaren elizan, Jesuiten egoitzan, Jatorki Abesbatza-k  emanaldia emango du.

Jarduera guztiak doakoak izango dira eta ekarpena borondatea. Biltzen den diru guztia indarkeriaren biktima diren emakume errefuxiatuentzat izango da.