Skip to main content

Ehundaka persona mobilizatu ziren Bilbon haur errefuxiatuen alde

Giro ezinhobean, otsailaren 4an Bilbon ehundaka pertsonek hartu zuten parte, Deustuko Unibertsitateak, Indautxu Jesuitak ikastetxeak eta Alboan-ek antolatutako "Korrika Egin Kausa baten Alde, Korrika Egin haur errefuxiatuen alde" festa solidarioan. Ekitaldia Entreculturas-ekin urtero egiten dugun eta aurten beste 12 hiritan egiten den "Korrika Egin Kausa baten Alde" lasterketa solidarioen zirkuituaren barruan kokatzen da. Bilbok 2024ko zirkuitua ireki zuen.

Ikusi argazki sorta

 

Lasterketaren helburua dirua biltzea da, babeslekuan edo derrigorrezko migrazioan dauden haurrek hezkuntza jaso dezaten. Martín Iriberri Alboan eta Entreculturas-eko zuzendari nagusiak adierazi zuen bezala, "gaur egun 110 milioi pertsona daude beren etxeetatik ihes egitera behartuta, eta horietatik 43 milioi haurrak dira. Egoera horietan, funtsezkoa da haurrak babestea, haur horiek espazio segurua dutela ziurtatzea. Eta espazio seguru hori eskola da.”

 

Iriberri-ren hitzetan, "eskolak babesteko tresnak eskaintzen dizkie haurrei; arreta psikosoziala gerrak eragindako traumak eta gaixotasunak gainditzeko; eguneroko elikadura; eta bizikidetzarako, segurtasunerako eta bakerako gune bat. Eskola Aterpea kanpainaren bitartez, Alboan, Entreculturas eta Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzua erakundeok Ukrainan, Libanon, Tanzanian, Kongon edo Kolonbian lan egiten dugu, haur horiek etorkizun duina izan dezaten. "

[[{"fid":"7259","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"167","width":"251","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"7261","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"169","width":"254","class":"media-element file-default"}}]]

Proba Bilboko itsasadarraren ertzetik igaro zen, Euskaldunako zubitik irten eta iritsita. Lasterketa 9 km-koa izan zen eta ibilaldia 5 km-koa. Hasi baino lehen Jesuitak Indautxuko Ikasle Ohien Abesbatzak Agate Deunaren omenez abestu zuen, eta Maguaré Bilbao taldeak Kolonbiako dantza sorta bat eskaini zuen.

[[{"fid":"7263","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"161","width":"241","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"7264","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"160","width":"240","class":"media-element file-default"}}]]

Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilboko Udala, Ellacuria Fundazioa, Arrupe Elkartea, Loyola Zentroa, Mezulari, Laboral Kutxa, Bilboko Itsas Museoa, UDAPA, BM supermerkatuak, El Correo, Cafe Baque, Deloitte, Liferay eta Mapfre-ren babesa izan zuen.

 

[[{"fid":"7265","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"191","width":"286","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"7266","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"190","width":"286","class":"media-element file-default"}}]]