Skip to main content

"Caminos de esperanza: Gabriela" Zinema Ikusezinean

Urtero, Erdialdeko Amerikako milaka pertsonak beren etxeak utzi eta beste leku batzuetara migratu behar izaten dute, pobrezia, indarkeria edo etorkizun duina eraikitzeko aukerarik eza direla eta.
 



Migrazio-testuinguru desberdinek berresten dute emakumeen kalteberatasuna gizonena baino handiagoa dela migrazio-prozesu osoan zehar. Migrazioaren feminizazioaren goranzko joera, migratzaile eta emakume izateagatik aurre egin behar dioten diskriminazio bikoitza eta pertsonen salerosketa, lan- eta sexu-esplotazioa, eta indarkeriak dira etengabe errepikatzen diren egoerak. Beraz, emakume migratzaileen errealitatea modu integralean ikusarazi eta salatu behar dira.
 



Asmo horrekin, Alboan-ek eta Entreculturas-ek, "Emakumeok martxan" ekimenaren esparruan, emakumeak migratzera bultzatzen dituzten gertakizunak bildu dituzten film labur animatuak sortu ditugu. Ikus-entzunezko pieza horiek Erdialdeko Amerikako migrazio-populazioei laguntza humanitarioa emateko proiektuaren tresna dira, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzatzen ditu.

 

[[{"fid":"6956","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"206","width":"816","class":"media-element file-default"}}]]

Itxaropen bideak: Gabriela


Urriaren 20an estreinatu zen film labur horietako lehena, "Caminos de esperanza: Gabriela", Bilboko Golem Zinemetan, KCD GGKEk antolatutako Zinema Ikusezinaren Giza Eskubideen sailaren barruan. "Caminos de esperanza: Gabriela" Arkaitz del Riok zuzendutako lana da, Uniko agentziarena, eta Nikaraguako kazetari baten bizipena jasotzen du, gobernuaren errepresioaren ondorioz bere herrialdea uztera behartua.
 



Fitxa teknikoa


Arkaitz del Río / Animazioa / Nikaragua, Costa Rica, Euskadi / 2023 / 4 min  / Gaztelania O.B. / Gaztelania azpitituluak

Sinopsia: Gabriela Rodríguez-ek, Nikaraguako kazetaria, bere testigantza ematen du bere herrialdeko gobernuaren errepresioari aurre egin ondoren. Bere herrialdetik ihes egitera eta nortasuna galtzera behartuta egon arren, mantentzen duen askatasuna baloratzen du. Erbestetik, Gabrielak istorioak idazten eta kontatzen jarraitzen du, isiltasunak herrialde bat askatzen ez duela jakitun.
 



* Emakumeok martxan ekimenari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, klikatu HEMEN