Skip to main content

Azaroak 11, Zangoza solidarioa, emakume errefuxiatuen eta migratzaile behartuen alde

Azaroaren 11n, Alboan-ek, Xabierko Gaztelua jesuiten obrarekin eta Goikoa, Mash, Smurfit Kappa eta Viscofan enpresekin batera, Zangoza Solidarioa antolatu dugu, etxetik alde egitera behartutako emakume errefuxiatu eta migratzaileen aldeko martxa solidarioa, hain zuzen. Ekitaldiak Zangozako Udala, Cuatro Caminos C.C., Florette eta Insalus-ek ere babesten dute.
 



Egun 55 milioi emakumek baino gehiagok ihes egiten dute gerretatik, indarkeriatik, pobreziatik edo bazterkeriatik, eta ehunka kilometro egiten dituzte etorkizun hobea izateko. Gerretan modu gordinean agerian geratzen dira babes-egoeran dauden emakumeek aurre egin beharreko erronkak: pertsonen salerosketa, sexu-indarkeria, estortsioak, sexu-esplotazioko sareak eta baita bahiketa ere.

 



Alboan-ek, Emakumeok Martxan programari esker, aukera ematen du Afrikako eta Latinoamerikako 12 herrialdetako emakumeek garapen pertsonalerako, prestakuntzarako, ekonomikorako eta sozialerako proiektuetan parte har dezaten, eta beren bizitzaren jabe izateko egoera ahuletik aurrera egin dezaten, honako hauen bidez:

  • Laguntza psikologikoa eta sanitarioa.
  • Diru-sarrerak sortzen dituzten jarduerak.
  • Prestakuntza.
  • Emakumeen lidergoa sustatzea.
  • Genero-berdintasuna sustatzea emakumeekin lan egiten duten erakundeekin.

 

 


Gure gizartean, eragin politikoko eta salaketako ekintzak egiten ditugu migrazioaren eta babesaren arloko Europako legeriak emakumeen berariazko babes-beharrei erantzun diezaien.

 


Gainera, sentsibilizazio eta esku-hartze sozialeko proposamenekin, gure gizartean komunitate harreragileak eraikitzen laguntzen dugu, behartutako mugikortasunean dauden emakumeekin enpatiatzeko eta haien gizarteratzea errazteko.

 



Deskargatu informazio gehiago "Etxetik alde egitera behartutako emakumerik ez" kanpainari buruz (gazteleraz)

 

[[{"fid":"6952","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"275","width":"603","class":"media-element file-default"}}]]

 

Zenbat kilometro egiteko konpromisoa har dezakezu horiei laguntzeko?

Azaroaren 11n Zangozara hurbildu eta ibili edo pedalei eragin gurekin 7 kilometroko ibilbide batean. Zuk aukeratzen duzu txirrindulaz ala oinez egiten duzun. Eman izena gaur eta prestatu egun ahaztezin baterako.


Egun horretan ezin baduzu parte hartu, egin diru-laguntza 0 Dortsala hartuta.
 


Zangoza Solidarioari buruzko informazioa eta izen-ematea hemen daukazu eskura: https://sanguesasolidaria.alboan.org /
Eman izena!