Skip to main content

Nola bihurtu erakunde bizigarri

Alboanek eta REAS Euskadik proposamen ekofeministak dituen gida argitaratu dugu
Guía para convertirse en una organización habitable

Alboanek eta REAS Euskadik gida bat sortu dugu erakunde bizigarriak eraikitzeko. Gida berritzailea da, eta erakundeei pistak eskaini nahi dizkie erakunde bizigarriago bihurtzeko, eta haiek biltzen dituzten erronka sozial eta ekologikoei taldean erantzuteko gai izateko.

Gure proposamena ikuspegi ekofeminista gure erakundeei helaraztea da, eta, horretarako, gure planetak eskatzen dituen aldaketa ekosozialak erdigunean jarriko dituzten erakundeetara eramatea. Feminismoak eta ekologismoak ikuspegi alternatiboak eta tresna praktikoak ematen dituzte, bizitzaren jasangarritasunaren aldeko erakunde-ereduetara iristeko prozesuan laguntzen dutenak.

Beraz, gida honek bizitzeko egokiak diren erakundeen kontzeptuari buruzko azterketa-esparrua eskaintzen du, generoaren eta ekologiaren ikuspegitik, bai eta erakundeak ikuspegi horretatik eraikitzen lagunduko duten baliabide praktiko batzuk ere. Funtsezko kontzeptuak ulertzen laguntzen duen eduki argigarria eskaintzen du, eta web-orrietara eta dokumentuetara eramango zaituzten hainbat esteka ditu, gaiak sakondu eta zure testuinguruan aplikatzeko. Gainera, zenbait ariketa praktiko ere egiten ditu, hala nola galdera-sortak, adibide errealak eta adituen bideoak, eta hainbat ikuspegitatik lantzen ditu gaiak.

REAS Euskadik eta Alboanek sustatutako ekimena da, “Praktika eta proposamen eko-sozialak bizitzaren zerbitzura dagoen ekonomiarako, ikuspegi lokal-globaletik” izeneko proiektuaren barruan. Proiektua Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (AVCD) eta Bizkaiko Foru Aldundiak (BFA) finantzatu dute.

Egin bat aldaketarekin, eta sortu lan-ingurune bat, bizitzaren zaintzan eta giza harremanetan oinarritua!