Skip to main content

Larrialdia Marokon

3.000 pertsona baino gehiago hil dira Marokon irailaren 9an herrialdearen hegoaldean izandako 6,9 graduko lurrikararen ondorioz. Lehenengo kalkuluen arabera, 380.000 pertsona baino gehiago daude kaltetuta eta 5.000 zauriturik, baina kopuruak gora egiten jarraituko du, asko baitira, urruneko kokapenagatik, erreskate-zerbitzuak oraindik iritsi ez diren eremuak.


"Lurrikarak kaltetutako pertsonek eta komunitateek zutik diraute zoritxarra gainditzeko prest. Batzuetan, zaila da jakitea nola eusten dioten itxaropenari hondakinen erdian eta bere senideen heriotzaren aurrean. Alhamdulillah, erantzuten dute, zure galdera begiradan somatzean, bizitza opari bat dela gogoratzen, eta hor jarraitzen dute, minez baina zutik, eskertzen jarraitzeko prest ". Marokotik kontatzen digu Alvar Sánchez jesuitak


2015etik, Alboan eta Entreculturas erakundeek Migrazioen Elizbarrutiko Ordezkaritza (MEO) babesten dute, herrialdeko iparraldean migratzaileei arreta emateko proiektuekin. Gehienak Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik datoz, gatazka-egoeran baitaude.


Gure helburua baldintza soziosanitarioak hobetzea da, arreta berezia jarrita migrazio-bidean ahulenak diren pertsonengan: emakumeak, haurrak eta gaixoak. Zehazki, honetan zentratzen gara:

  • Gizarte-laguntza: premiak, eskaerak eta gaitasunak baloratzeko eta premia biziko ondasunak banatzeko lehen harrera (elikadura, higienea, ama-haurren kitak).
  • Laguntza medikoa: Nadorren, lehen laguntza medikoa eskaintzen da egoitzan, eta laguntza medikoa ematen da kanpamenduetan, unitate mugikor baten desplazamenduaren bidez. Egoitza guztietan osasun-egitura publikoetara (osasun-zentroak, ospitaleak) bideratzeko laguntza ere lantzen dugu. 
  • Laguntza juridikoa/administratiboa, erregistro zibila (jaiotzak, heriotzak), asilo-kasuak eta borondatezko itzulera-programari heldu nahi dioten pertsonak kudeatzeko.
  • Laguntza psikosoziala ematea, migratzaileen errehabilitazio psikosoziala ahalbidetzen duten tailerren eta espazioen bidez.
  • Egoitza-gune seguruak, zeinetan, larrialdietan eta gehienez 3 hilabetez, kalteberatasun handieneko egoeran dauden migratzaileak hartzen baititu: haurdun dauden emakumeak, gaixo dauden migratzaileak, mota guztietako indarkerien eta gertaera traumatikoen biktimak/bizirik daudenak.

 

[[{"fid":"6879","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"333","width":"686","class":"media-element file-default"}}]]

Lehenengo unetik, lurrikararen ondoren, MEOrekin eta herrialdean dagoen eliz erakundeen sarearekin ari gara egoera baloratzen, kaltetutako herritarren beharrizanak bertatik bertara ezagutzeko eta esku-hartzea koordinatzeko.

Alvarrek adierazi digunez, "ia dena galdu dutenen esker ona delikatua, erraza, diskretua da. Agure batek tea prestatzen du, emakume bat intxaur batzuekin hurbiltzen da, bi gaztek koltxoneta bat eskaintzen dute eta haren gainean eseri ahal izatea... Marrakecheko Martiri Santuen Elizan, parrokia-komunitateak ahal duen guztia egiten du. Atzo hainbat haranetara atera ginen bederatzi autotan, hiru karabana osatuz, premiazko jaki eta gaiekin ".
 


Zure laguntza oso garrantzitsua da. Lagundu

https://emergencias-sj.org/emergencia-marruecos/