Skip to main content

Lanbide heziketa, itxaropen-iturria afrika erdiko errepublikan lekualdatutako pertsonentzat

2013tik, ehunka mila pertsonak etxea utzi behar izan dute Afrika Erdiko Errepublikako indarkeriaren ondorioz. Afrika erdialdeko bost pertsonatik bat desplazatua edo errefuxiatua da. Egoera larria da, askotan oinarrizko laguntzarik eta hezkuntzarako eskubiderik ez dutelako. Horrek haurrak eskolara ez itzultzeko arriskuan jartzen ditu eta talde armatuek errekrutatzen dituzte.

 

Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak (SJR), Alboanekin lankidetzan, lanbide-heziketako ikastaroak eskaintzen ditu Bambariko San Jose Zentroan. Ikastaro horiek laguntza-sareak eraikitzen laguntzen dute, bai eta harrera-komunitatearen barruan merkatuetarako sarbidea eta gizarteratze ekonomiko eta soziala errazten ere, independentzia eta autosufizientzia sortuz.

Gaur egun 60 pertsona ari dira prestatzen hainbat arlotan: jostura, mekanika, elektrizitatea eta arotzeria. Prestakuntzaren ondoren, ikasleek kit bat jasotzen dute beren negozioak garatu ahal izateko behar dituzten materialekin.

"Gatazkaren eta indarkeriaren ondorioz, nik lehen ez nuen lanik egiten, etxean geratzen nintzen beldurragatik. Baina Banbarira iritsi nintzenetik, JRSk formatzaile gisa kontratatu ninduen", dio Chrisek, elektrizitate ikastaroaren bideratzaileak. "Ikasleak beti daude ikasteko prest, badakite prestakuntza hau aukera bikaina dela", amaitu du.

 

Chris, 27 urte, Bambariko elektrizitate ikastaroko prestatzailea.

Repio Gina, adibide bat da. Prestakuntzan ikasle izan zen, ikasitako materialari eta ezagutzari esker, bere josteko negozioa ireki du. "Banbarin, bereziki indarkeriaren ondorioz gurasoak galdu ditugun gazteok zailtasun handiak ditugu. Ni ez nintzen eskolara joan, eta ez nuen lanik. Horregatik erabaki nuen prestakuntzan izena ematea". Gina harro dago lortu duen guztiaz, "orain nire dirua irabazten dut, jendea nik neuk erositako arropa erostera etortzen delako, horrek asko laguntzen dit eta oso ondo sentiarazten nau".

 

Repio Gina - ikasle ohia - bere josteko tailerrean


Jarduera honek gazteen bizirauteko aukerak hobetzeaz gain. Bakea eta adiskidetzea ere eragiten ditu. Herrialdeak jasan dituen gatazken historia eta gazteek txikitatik bizi izan dutena kontuan hartuta, ikastaro hauek profesionalki eta pertsonalki garatzeko gune segurua dira.