Skip to main content

“COMPARTE” sarea sendotu egiten da #gizaekonomia eraikitzeko bidean

Mujeres Quiche

Maiatzaren 15etik 21era, COMPARTE sarearen IV. Topaketan bilduko dira Latinoamerikako 9 herrialdetatik eta Espainiako hainbat eskualdetatik etorritako ordezkariak. Gaia hauxe izango da: “Elkartzea, hartu-emana eta lankidetza ekonomia alternatiboak eraikitzeko”.

 

[[{"fid":"1230","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"122","width":"300","class":"media-element file-default"}}]]      [[{"fid":"1236","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"262","width":"624","class":"media-element file-default"}}]]

Latinoamerikako Jesusen Lagundiko Probintzialen Konferentziaren (CPAL) COMPARTE sarea garapen alternatiborako ekintza eta ikaskuntza komunitatea da, eta bertan erakunde hauek parte hartzen dute: 15 erakunde latinoamerikarrek, ALBOANek, Latinoamerika eta Espainiako Jesuiten 5 unibertsitatek eta Mondragon Unibertsitateko Lankidetzaren ikertegiak (LANKI).

COMPARTE sareko erakundeek lagundu egiten diete pobrezian bizi direnei beren egituraketa sozial eta politikoan, garapenerako prozesuen kontrola berreskura dezaten eta beren bizi-baldintzak hobe ditzaten. Landa-eremuetako ekimenei laguntzen diete, produktu hauek, besteak beste, ekoizteko: kafea, kakoa, bananondoa, eztia, esnekiak eta produktu oleaginosoak. Zenbait kasutan, hiri-eremuetan, enpresa-sorkuntzak ere bultzatzen dituzte ehungintza, zapatagintza, artisautza eta abarrei dagokien alorretan. Badaude ere mota askotariko proiektuak, hala nola Mexikoko Capeltic eta Kolonbiako Garittea kafetegiak; Pirurako Kakao Ekoizleen Kooperatiba, Perun; Sesamo eta Barazki Ekoizleen Elkartea, Paraguain, etab.

Ikus Mexikoko Chiapasen Tzeltalen herriek duten Capeltic esperientziaren bideoa

[[{"fid":"1232","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"527","width":"977","class":"media-element file-default"}}]]

 

 Euskal esperientziak ekonomia alternatiboan

Maiatzaren 15etik 17ra, Loiolako Santutegian egingo da topaketa. Bertan, ordezkariek Sarearen programak eta proposamenak aztertuko dituzte. Ostegunean, 18an, eta ostiralean, 19an, Euskadin garatzen diren ekonomia alternatibo eta solidarioaren esperientziak ezagutuko dituzte. Esperientzia horien sortzaileak hauek dira: EHNE, nekazari-sindikatua; HAZI fundazioa: Arabako UDAPA kooperatiba, FIARE banku etikoa, Oikocredit kooperatiba eta Kidenda Bidezko Merkataritzarako proiektua.

Testuinguru bakoitza ezberdina da, baina premiak -eta itxaropenak- berberak dira. ALBOANek harrera egin eta antolatzen du Topaketa hau, eta, horretarako, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza ere badauka: ekonomia alternatiboak eraikitzeko asmo partekatu hau sendotzen laguntzea espero dugu. Azken batean, ekonomia humanoagoa (#economíamáshumana) eta jasangarria lortu ahal izateko.

 

Esteka interesgarriak:

CPAL-Conferencia de Provinciales de América Latina

Blog Desarrollo Alternativo

Acción Cultural Loyola. Bolivia

Suyusama. Programa de Sostenibilidad local. Colombia

Instituto Mayor Campesino-IMCA. Colombia

Centro de Investigación y Educación Popular, CINEP/Programa por la paz. Colombia

Viviendas Hogar de Cristo. Ecuador

Servicio Jesuita para el Desarrollo. El Salvador

SERJUS - Servicios Jurídicos y Sociales. Guatemala

CEDIAC - Yomol A`Tel. México

NITLAPAN - UCA. Nicaragua

CEPAG - Centro de Estudios Paraguayos Antonio Guash. Paraguay

Asociación Jesús Obrero. CCAIJO. Perú

Centro de Investigación y Promoción del Campesinado - CIPCA. Bolivia

Servicio Agropecuario para la Investigacion y Promoción Económica - SAIPE. Perú

Proyecto Pan Amazónico. CPAL

Federación Internacional de Fe y Alegría